Termitek eragindako kalteak konpondu dituzte Izurtzako bizileku bietako batean

Anboto 2016ko urt. 28a, 10:40

Udaletxea dagoen eraikinak termitak ditu, eta arazo horri aurre egiteko lanek aurrera diraute. Eraikinaren atzealdean aurkitu da termiten habia, eta, ondorioz, gune hartan eragin du kalterik gehien: tabernako sukaldean eta etxebizitza bietan. Tabernako lanak izan ziren aurreneko burutu zirenak. Oraintsu, bi bizilekuetatik bateko tratamendu eta konponketa lanak amaitu dituztela iragarri dute udal ordezkariek.

Bigarren etxebizitzako lanak egitea falta da orain. Termiten arazoa konpontzera 130.000 euro bideratu ditu udalak kreditu aldaketa baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!