Izurtzan, bideen inbentarioa egiteko 10.000 euro gorde dituzte

Anboto

Izurtzako Udalak herriko bideen inbertarioa egingo du. Iaz, kreditu aldaketa batzuk onartu zituzten udalbatzarrean hainbat gaietarako, eta aldaketa horietako kopuru bat, 10.000 euro, hain zuzen, bideen inbentarioa egiteko erabiliko dute.

Herri eta auzoetako bideen jabetzak eta mugak zehaztea da, besteak beste, azterketa horren helburua. Mañariko Udalak ere bere bideen inbetarioa egingo du, eta herri biek elkarregaz gauzatuko dute azterketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!