Energia kontsumo eraginkorra gura dute Izurtzako udaletxean

Anboto 2015ko abe. 28a, 09:00

Udal eraikineko eraginkortasun energetikoa zein den neurtuko duen azterketa bat agindu du Izurtzako Udalak.

Esaterako, udaletxeko leihoak aspaldikoak dira, eta beroa galtzen da zirrikituetatik. Gainera, kontuan hartu behar da udaletxeak ez duela berogailu sistema zentralik. Horregatik, udaletxeko gela denak berotuko lituzkeen biomasa galdara bat jartzea ere bada asmoa, horrela berokuntza sistema zentrala ahalbidetuz. Azken udalbatzarrean egindako kreditu aldaketen ostean, 42.420 euro bideratu dituzte helburu horretara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!