Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute Izurtzako Gaztardogi azoka

Anboto 2015ko abe. 7a, 10:15

Askotariko postuekin Gaztardogi azoka egin zuten atzo Izurtzan. Iaz baino jende gehiago batu zen eguraldi eguzkitsuak lagunduta.

Aparkalekuak lepo eta plaza ere bai. Jende asko batu zuen atzoko azokak. Askotariko postuak egokitu zituzten frontoian. Plazan dantza saioa eskaini zuten Mendigaineko dantzariek eguerdian. Jubilatuen lokaleko sarreran argazki lehiaketako argazkirik onenekin erakusketa antolatu zuen. Pilotalekuko postuen artean denetarik aurkitu zitekeen. Maider Unda kirolari oletarrak, esaterako, etxean egindako gaztak eraman zituen. Euskal pasteletan Euskal Herriko txapelketa irabazi dutenek ere postu bat izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!