Bosgarren Gaztardogi Azoka egingo dute domekan, Izurtzan

Anboto 2015ko abe. 1a, 18:00

San Nikolas Egunean, abenduak 6, domeka, Gaztardogi Azoka antolatuko du Izurtzako Udalak. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 15:00ak arte egongo da aukera aurten bosgarren aldia betetzen duen azoka bisitatzeko.


Urtero legez, herriguneko pilotalekuko luze-zabalean askotariko postuak ipiniko dituzte, eta izarrak izango dira gaztaren, ardoaren eta ogiaren gainekoak. Durangaldeko ekoizleak izango dira postuetako askotan, baina kanpokoek ere izango dute euren tokia azokan.

Herrigunean sortu ohi den  giroa osatzeko, jan-edanerako aukerarik ez da faltako pilotalekuaren eta plazaren inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!