Aurrerantzean, erabilpena doakoa izaten jarraituko du izurtzarrentzat, eta lau euro izango da herritik kanpokoentzat. Argindarra, berriz, euro bat izango da herrikoentzat, eta lau euro gainerakoentzat.
Argindarraren erabilera kontrolatzeko, aparatu bat jarriko dute aldagelen kanpoaldean. Erreserba egiterakoan jasotako txanpon berezia aparatuan sartu, eta argia piztuko da.