Horretarako, liburutegiaren inguruko blog bat sortzen dabiltza. Bertan, liburutegiaren inguruko informazioa (ordutegiak, kokapena…) eta gaurkotasuna jasoko dute: liburuen arloan zer nobedade dagoen, zeintzuk diren izurtzarren artean irakurrienak… Blog horretarako sarbidea Izurtzako Udaleko webgunean (www.izurtza.net) egongo da. Izurtzako liburutegia Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalen barruan dago, eta sistema horretara sartzeko lotura ere eskainiko dute; gune honetan liburuak eskatu daitezke, eta beste liburutegi batzuetan zer dagoen kontsultatu daiteke. Hori guztia azaroan zehar jarriko dute martxan.