June Baunza durangarrak irabazi du Izurtzako jaietako argazki lehiaketa

Anboto 2015ko urr. 22a, 10:10

Jaietako argazki lehiaketako irabazleak jakinarazi zituzten atzo. Kultura Batzordeak osatutako epaimahaiaren ustez, June Baunza durangarraren argazkia izan da denetan onena. Argazkiak umeak plazan jolasean erakusten ditu, atzealdean udaletxea duela

Argazki irabazleak 100 euroko saria du. Bigarren saria Juneren ahizpak irabazi du, Ane Baunzak. Bere argazkiak Santo Tomas ermita eta dantzarien saioa batzen ditu. 75 euro jasoko ditu argazki horregatik. Hiugarren saria, 50 eurokoa, Lidia Azkarate izurtzarraren argazkiarentzat izan da. Santa Ageda ermitaren parean jartzen den tabernan izurtzar koadrila bat jai-giroan islatzen du argazki horrek.

Lehiaketara aurkeztutako argazkiak jendaurrean erakustea da asmoa. Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, argazkiekin erakusketa antolatuko dute.

2.saria:

3.saria:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!