Jaietako argazki lehiaketa nork irabaziko duen aukeratuko dute

Anboto 2015eko urriaren 19a

Jaietan hamaika aukera izaten da argazki bitxiak ateratzeko. Horregatik, Izurtzako Udalak argazki lehiaketa antolatu zuen, irailean, herrian ospatu zituzten jaietan. Jaietan horrelako lehiaketa bat antolatzen duten lehen aldia izan da.


Sei-zazpi lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta 20 bat argazki jaso dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu zitzakeen, gehienez. Udaleko Kultura Batzordeak dagoeneko aukeratu du irabazlea, baina oraindik ez du jakinarazi nor den. Aurtengo argazki lehiaketaren irabazlearen izena datorren astean, urriaren 22ko eguenean, iragarriko dute, udaleko webgunean: www.izurtza.net.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!