Mila Rodriguez irakaslearen pianoak jarriko die doinua abestiei. Momentuz, zazpi emakumek eman dute izena, baina gizon zein emakume, denei irekita dago. Ez dago solfeorik edo aparteko ikasketarik izan beharrik, ondo pasatzeko gogoa baino ez da behar Rodriguezen esanetan: “Euskal kantu tradizonal bat izan daiteke, zein modernoago bat. Eurek proposatu, eta guk doinua jarriko diegu”.
Aspaldiko partez, gaztetxoen musika klase bat osatzea ere lortu dute aurten. Eguaztenero, 18:30etik 19:30era, lau bat gazte klaseak jasotzen hasiko dira.
Udalean egin daiteke izen-ematea. Izurtzan erroldatuta daudenentzat doakoa da.