Mantentze gimnasia saioetarako izen-ematea, zabalik

Anboto 2015ko ira. 30a, 11:58

Azken urteetan ohikoa den moduan, Izurtzako Udalak eta Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteak mantentze-gimnasiaren inguruko saio bana hasiko dute laster: biak urriaren 6an hasiko dira.


Udalak antolatzen duen saioak bederatzi bat hile iraungo du. Mantentze-gimnasiaren inguruko aditu batek astean klase bi eskainiko ditu, urriaren 6tik aurrera: martitzenetan eta eguenetan, 20:15etik 21:15era, Abadetxean. Izen-ematea udaletxean egin daiteke. Hiruhileko prezioa 25 eurokoa da. Denboraldi osoan parte hartzeko asmoa duenak 75 eurotan egin dezake izen-ematea.

Jubilatuen elkartetik antolatzen dituzten saioak astean behin izaten dira: martitzenetan, 17:00etatik 18:00etara. Azken urteetako dinamizatzaile berak emango ditu klaseak aurten ere. Izen-ematea jubilatuen lokalean egin daiteke,  elkarteko batzordeko edonori jakinarazita (15 euro).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!