Ekitaldi jendetsuak eta giro ona nagusi jaietan

Anboto 2015ko ira. 14a, 12:51

Jaietan urterik urtera ekitaldietara hurreratzen den jende kopurua gorantz doala nabarmendu du alkateak. Azken urteetako joera dela adierazi du Lorea Muñozek. Esaterako, Errautsetatik Erne antzezlanerako 50 aulki prestatu zituzten, nahikoa izango zelakoan, eta 200 lagun inguru hurreratu ziren pilotalekura.


Argintxuko mus txapelketa Julio Cuestak eta Juan Luis Mandalunizek irabazi dute: Zarrabeitia-Conde eta Vidal-Suarez bikoteak geratu dira bigarren eta hirugarren. Paella txapelketa Oier do Marcok eta Angel Gallastegik irabazi dute, eta tortilla txapelketan Javier izan da onena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!