Egokitutako paseak zozketaren hurrengo zazpi egunen barruan erretiratu behar dira Argintxun: astelehenetik barikura, 19:00etatik 21:00etara. Erretiratu ez diren paseak, eskatzen dituen lehen ehiztariari esleituko dizkiote irailaren 28tik aurrera.
Azaroko paseetarako eskariak irailaren 25eko 20:00ak arte egin daitezke. Ondoren, zozketa orokorra urriaren 2an, 20:00etan, egingo dute. Zazpi egun daude paseak erretiratzeko: Argintxun, 19:00etatik 21:00etara. Erretiratu bako paseak urriaren 10etik aurrera eskatu ahalko dira.
Eskaera orriak gasolindegian, herriko tabernan eta Argintxun jaso daitezke.