Ikastaroa, landare osasunerako produktuak erabili ahal izateko

Anboto 2015eko uztailaren 17a

Bizkaiko Foru Aldundiak landare-osasunerako produktuen erabilpena kontrolatzeko neurriak hartuko ditu. Azaroaren 26tik aurrera mota horretako produktu gehienak erabiltzeko txartel berezi bat beharko da, eta txartel hori lortzeko 25 orduko ikastaro bat egin beharra dago. Mañariko Udala prest dago ikastaro hori irailean edo urrian antolatzeko, eta deialdia Mañarira eta Izurtzara zabaldu du. Izurtzan, uztailaren 20a baino lehen egin behar da izen-ematea, udaletxean.

Pertsonen osasunean zein ingurumenean sortu dezaketen arriskua murriztu gura du Aldundiak araudi honegaz. Araudiak nekazaritza arloko ekintzei (laborantza zein basoko oinarrizko ekoizpenak) zein bestelakoei (gune berdeak, ortu txikiak…) eragiten die. Txartel barik, profesionalak ez direnek toxikotasun baxuko produktuak bakarrik erosi ahalko dituzte, eta gaur egun merkatuan dauden produktu gehienak erabilera profesionalekoak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!