Marina Barandika durangarrak irabazi du Izurtzako kartel lehiaketa

Anboto 2015ko uzt. 3a, 16:51

Kultura Batzordeko Oihane Irastorza, Lorea Munoz eta Bakirtze Miota kartel irabazleagaz

Kartel lehiaketara lau proposamen aurkeztu dira eta kultura batzordeak gaur aukeratu du irabazlea: Marina Barandika Arauzo durangarra.

Barandikak 250 euro irabazi ditu. Bere kartelean Izurtzako auzoetako izen denak agertzen dira eta izen denen artean dantzari baten irudia osatzen dute.

Kultura batzordeak gehiengoz hartu du erabakia, ez aho batez.

 

Kartel irabazlea:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!