Argintxu elkartean sukaldaritza ikastaroa abiatu dute. Sukaldari aditu baten eskutik hainbat plater zelan prestatu ikasten dabiltza zortzi lagun. Ikastaroko platerak errazak, baina, aldi berean, bereziak eta gozoak direla adierazi dute antolatzaileek. Esaterako, orain arteko saio batean azaloreak, bakailaoa eta madalenak prestatu dituzte. Eskolen ostean bertan afaltzen dute denek elkarrekin. Ikastaroa amaitzeko falta diren saio biak datorren astelehenean eta eguaztenean izango dira.