Santa Ageda erretokiak su hartu zuen domekan

Anboto 2015ko eka. 4a, 12:52

Santa Ageda ermitaren inguruan janariak txingarretan erreta prestatzeko dagoen erretokietako batek su hartu zuen joan zen domekan. Jaietan jan-edana banatzen den eraikinaren ondo-ondoan zegoen erretokia da su hartu zuena.


Sutearen abisua jaso ondoren, suhiltzaileak bertaratu, eta sua itzali zuten, gehiago zabaldu aurretik, baina ordurako erretokiaren egurrezko egitura kiskalita zegoen. Ertzaintza ere bertaratu zen, han gertatuaren berri jasotzeko. Ertzaintzako iturrien arabera, aurkitutako arrastoak hipotesi batera bideratuta daude. Antza denez, kableen barruan egoten den kobrea lortzea zen helburua. Kableak sutara bota zituzten, gaineko plastikoa erre, eta barruko kobrea bistaratu zedin. Prozesu horretan edo ondoren, sua erretokiko egurrera heldu, eta egiturak su hartu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!