Erlaxazio saioak ekainean, 16 urtetik gorakoentzat

Anboto 2015ko mai. 22a, 10:22

Ekain hasieran, erlaxazio saioak eskainiko dituzte jubilatuen lokalean. 16 urtetik gorako edozeini bideratuta daude. Saioak ekainaren 2an, 4an, 9an eta 11n izango dira, 15:00etatik 16:00etara, eta Josune Unda kontsultategiko erizainak eskainiko ditu.

Gorputza erlaxatzeko hainbat modu irakatsiko ditu saio horietan, arnasa, bisualizazioa eta antzeko teknikak landuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!