250 euro daude jaietako kartel irabazlearen zain

Anboto 2015ko mai. 19a, 18:00

Izurtzako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu du asteon udalak, eta ekainaren 19a da lanak udaletxean aurkezteko azken eguna. Irabazleak 250 euro jasoko ditu.


Hainbat baldintza bete beharko ditu kartelak. Denek Izurtzako jaiak 2015 leloa izan beharko dute. Horretaz gainera, jaien ezaugarriren bat jaso edo adierazi beharko dute. Alor teknikoari dagokionez, kartelaren formatuak bertikala izan behar du nahitaez, eta 50x70 zentimetroko neurria aurkeztu behar da. Gura duenak kartela informatika euskarrian (CD edo USB memoria) aurkeztu ahal izango du. Kartelak egiteko erabili beharreko teknikan ez dago mugarik; sortzaileek gura duten teknika erabili dezakete. Lehiaketako irabazlea zein izango den aukeratzeko epaimahaia Kultura Batzordeko kideek osatuko dute, eta baliteke aurkeztutako lanekin erakusketa bat antolatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!