Udal hauteskundeak 2015

Izurtzan Oskar Zarrabeitia izango da EAJren zerrendaburua

Anboto 2015ko mai. 13a, 11:37
Oskar Zarrabeitia

Enpresaritzan diplomatua da, 39 urte ditu eta gaur egun Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko presidentea da.

EAJk prentsa ohar batean azaldu duenez, herritarrei “aukera bat” eskaini nahi diete “gaur egungo egoera ekonomikoaz jabetuz, Izurtzak aurrera egin ahal duela” erakusteko. Azken urteetan alkatetzan egon direnak “ez dira kapaz izan herriko arazo handiei irtenbiderik emateko” . Horregatik herritarren konfiantza eskatu dute “udalerria martxan jarri, ongizatea bermatu eta gauzak beste era batera egin daitezkeela erakusteko”.

Zerrenda berritu batekin aurkeztuko da. Zarrabeitiak taldearen “gaitasunean sinesten du, udalerria kudeatzeko,  herriarentzat hain beharrezkoak diren proiektuak martxan jartzeko zein auzokideen egneroko beharrei erantzuteko”.

EAJren hauteskunde zerrenda:

1. Oskar Zarrabeitia Asueta
2. Aroa Gonzalez Uriarte
3. Bakirtze Miota Sagastagoia
4. Pedro Maria Zubiaurre Vicandi
5. Etor Gorroño Gerediaga
6. Juan Luis Zarrabeitia Barrutieta
7. Juan Jose Garate Totoricagüena
8. Iker Ajuria Gordon
9. Naiara Zamalloa Zubiaurre
10. Alberto Garcia Asategui

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!