Arabako Villabuena herrira doaz dantzariak, hilaren 17an

Anboto 2015ko mai. 12a, 18:40

Izurtzako Udalak irteera bat antolatu du datorren maiatzaren 17rako, Arabako Villabuena herrira. Hango dantza taldeak, bere sasoian, dantza emanaldia eskaini zuen Izurtzan, eta orain Mendi Gain taldea joango da bertara emanaldia eskaintzera.


Udaletxean antolatuta irtengo den autobusean joango dira dantzariak, hainbat herritarregaz batera. Egun osoko irteera izango da, eta askotariko dantzak erakutsiko dituzte.

Villabuenako dantza taldea herriko jai nagusietan etorri zen Izurtzara, eta Santa Ageda ermitaren ondoko zelaian eskaini zuen saioa, Mendi Gain dantza taldeagaz batera. Hain zuzen, Izurtzako dantza taldeak gonbidatuta etorri zen jaietara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!