Santo Tomas ondoko parkeko zorua zelan berritu aztertzen dabiltza

Anboto 2015eko maiatzaren 4a

Azken udalbatzarrean kreditu aldaketa batzuk onartu zituzten, hainbat inbertsiotara bideratzeko helburuagaz. Horietako bat Santo Tomas inguruan dagoen umeentzako parkeko zorua hobetzeko erabiltzea da asmoa. Asmo hori zelan gauzatu aztertzen dabil orain udala.


Gune hartako harea ez dago ondo banatuta, eta dena altxatu gura dute, ondoren, esaterako, belarragaz berritzeko. Behar den tokietan txin-txaun berriak egokitu gura dituzte, batzuk zaharkituta geratu direlako eta beste batzuk ostu egin dituztelako. Zoruan dagoen babesgarria ere berritu gura dute. Gainera, jolas parketik gorantz eta errekari parelelo doan pasealekua garbitu, eta egoki ipiniko dute. Azkenik, ermitara heldu aurretik, bidegorriko zati batean euriteek bere sasoian eramandako harea ere berritu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!