Udal hauteskundeak 2015

Izurtzan Lorea Muñoz izango da EHBilduren alkategaia

Anboto 2015ko api. 27a, 09:51

Izurtzako hautagaien zerrenda

“Bizitzeko atseginagoa” izango den Izurtza baten alde lan egingo dutela adierazi dute.

EHBilduk hauteskundeei begirako hautagaien zerrenda aurkeztu du. Lorea Muñoz izango da alkategaia. Aurreko legegintzaldian (2007-11) bera izan zen Izurtzako alkatea. Zerrendako beste hautagai batzuk ere aurreko legegintzaldietan egondakoak dira eta “gure esperientzia gehituko dugu”. Beste batzuk, aldiz, lehenengo bider aurkeztuko dira.

Lan egiteko “gogotsu” datorren hautagaitza dela adierazi dute: “Aurreko legegintzaldietan egindako lanarekin jarraituko dugu eta berri honi, Izurtza herri txikia izanda, beti hobetu daitekeenaren ideiarekin aurre egingo diogu. Izan ere,  gure esku dagoen guztia hobetu nahi dugu“. EHBilduren helburua herriko  “bizi-kalitatea hobetzea“ da eta “bizitzeko atseginagoa“ den Izurtza baten alde lan egitea.

 

HAUTAGAIEN ZERRENDA:

- Lorea Muñoz

- Iker Ballarin

- Oihane Irastorza

- Francisco Javier Retegi

- Pedro Jose Jayo

- Harkaitz Ballarin

Ordezkoak:

- Begoña Mazorriaga

- Paul Baños

- Nerea Zarrabeitia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!