Gainera, zubiaren ondoan, oinezkoek eta bizikletek lehentasuna dutela dioen kartela ipini dute.
Urtarrilaren erdian hasi zituzten Arbizolea industriaguneko urbanizazio lanak, eta, hiru hilabeteren ostean, ia amaituta daude. “Obrarik handiena eginda dago, xehetasun txikiak falta dira”, adierazi du langile batek. Industriaguneko eta Etxano auzorako zubi ingurua asfaltatu ostean, bidegorria pintatu behar zen, baina, euriaren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten lan hori; eguraldia lagun, asteon margotu dute.
Gainera, zubiaren ondoan, oinezkoek eta bizikletek lehentasuna dutela dioen kartela ipini dute.