Diru-laguntzak etxebizitzak alokairuan hartzeko

Anboto 2015eko apirilaren 10a

Azken udalbatzarrean hainbat diru-laguntza onartu zituzten behin-behinean. Horien artean, alokairuan etxebizitza bat hartu gura dutenei zuzendutakoak daude.


Laguntzak jaso ahal izateko baldintzetako bat da etxebizitza Izurtzako udal-mugartean egotea. Etxebizitza alokatzeak dakartzan kostuak ere ezingo du izan hilean 750 euro baino gehiagokoa, eta kontratuak urtebete edo gehiagoko iraupena izan beharko du. Diru-laguntza honen gaineko ordenantza udaletxean ikusi daiteke, udal ordutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!