Kirola egiteko eta euskara ikasteko laguntzak Izurtzako Udalean

Anboto 2015eko martxoaren 24a

Otsaileko azken udalbatzarrean hainbat diru laguntzen ordenantzak behin behinean onartu zituzten. Horietako batean bi laguntza zehazten dituzte: Durangaldeko udal kirol erakundeetan kirol-eskaintzako abonuak lortzeko laguntzak eta euskara ikastaroen matrikulak ordaintzeko laguntzak.


Kirol eskaintzako abonuen kasuan diruz lagunduko den zenbatekoa erroldatuen abonu-tarifen eta erroldatu gabeen abonu-tarifen arteko aldea izango da, beti ere, jarduera hori Izurtzako udalerrian egiteko modurik ez badago.

Euskara ikastaroen kasuan diruz lagunduko den zenbateko 2014/15 ikasturteko euskara ikastaroen (EAEko edozein hizkunta ofizial edo euskaltegitan) matrikularen prezioaren %50a izango da.

Diru laguntza horien gaineko xehetasun denak jasotzen dituen ordenantza udaletxean dago ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!