Seme-alabak jaiotzean edo adoptatzean diru-laguntzak jaso daitezke

Anboto 2015ko mar. 19a, 10:00

Otsaileko udalbatzarrean hainbat arlotako diru-laguntzak jasotzen dituzten ordenantzak onartu zituzten behin-
behinean. Horietako bat seme-alabak jaiotzean edo adoptatzean diru-laguntzak jasotzeko aukera arautzen duen ordenantza da. 500 euroko diru atala gorde dute horretarako.


Diruz lagundu daitekeen gastua haurraren beharrizanak estaltzera zuzendu beharko da, eta gastuak umeei bideratutako artikuluak merkaturatzen diren saltokietan egin ahalko da: farmaziak, haurren arropa denda, etxerako haurrentzako osagarrien denda, eta haurren elikadura eta higienerako dendak. Beste baldintzetako bat da onuradunak Izurtzan erroldatuta egotea 36 hilabetez; diru-laguntza jaso ostean ere, beste 36 hilabetez erroldatuta egon beharko dute. Ordenantzaren nondik norako guztiak udaletxean jaso daitezke; oraindik udalbatzarrak ez du ordenantza behin betiko onartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!