Azterketa horien bidez, askotariko datu baliagarriak jaso daitezke: masa-muskularra eta gorputzeko ur kantitatea, adibidez. Horrela, gorputza zaindu eta ariketak hobetzeko ondorioak atera daitezke.
Izurtzan mantentze gimnasia egiten duten talde bi daude: Erdoitzako Ama jubilatuen elkartekoa eta astean bitan abade etxean batzen den herritar taldearena. Bi talde horietako kideek osasun azterketak dohainik egiteko aukera izango dute apirilean. Bizkaiko Foru Aldundiko kirol medikuntza taldeko kideak Izurtzara etorriko dira apirilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean. Azterketa hori egin ahal izateko nahikoa da arduradunei eskaera egitea.
Azterketa horien bidez, askotariko datu baliagarriak jaso daitezke: masa-muskularra eta gorputzeko ur kantitatea, adibidez. Horrela, gorputza zaindu eta ariketak hobetzeko ondorioak atera daitezke.