. Langileek gune horretan burdinazko egitura bat finkatu dute; goitik behera zutabe bi, eta beste bat gainaldean, zeharka. Ondoren, egitura hormigoiagaz estali dute, eta gainean baranda bat gehitu diote. Bestalde, Etxanorako zubiaren ondoan sei metroko harrizko horma kentzeko lanak ere amaitu dituzte. Urbanizazio lanak amaitu ostean, bidegorriagaz hasiko dira.