Euriteak harea barik utzi du pasealekuko zati bat

Anboto 2015ko ots. 12a, 09:28

Orain aste bi izandako euriteak kalteak eragin zituen Elizalde auzoan dagoen pasealekuan. Santo Tomas ermitara heldu aurretik, bidegorria zeharkatzen duen egurrezko zubitxoa dagoen ingurutik Uresandiko Andapara bitarteko guneetan harea eraman du urak, euritearen eraginez errekak gainezka egin ostean.

Pasealeku hori berria da; iazko udan egin zuten. Udalak errekaren ibilgua garbitzeko eskatu dio Uraren Euskal Agentziari, etorkizunean horrelakorik ez gertatzeko. Udalak gune horiek konpondu egingo ditu, eta lanak egiteko diru-laguntzak lortzen saiatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!