Luis Ballarin alkateak “zigor politikoa” ikusten du hainbeste ezezkoren atzean. Gogoratu duenez, “BI-623 errepidean, Iurreta eta Mañaria arteko tartean, bost biribilgune daude, baina horietako bat ere ez Izurtzan”.
Herriguneko abiadura
BI-623 errepideak Izurtza zeharkatzen du. Ibilgailu asko herrigunetik gehiegizko abiaduran igarotzen direla-eta, udalak azken urteetan sarritan eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari arazo horren aurrean neurriak hartu ditzala, baina eskaera horiek ere beti ezezkoa jaso dutela salatu du Ballarin alkateak.
Bizkaiko Aldundiko Errepide Sailak Urkiolako mendatetik igaro daitezkeen ibilgailuen neurria handiagoa izatea baimendu zuen urrian. Horrek zuzenean eragiten dio Izurtzari, Urkiolarako bidean dago eta. Neurria “atzerapauso bat” zela kritikatu zuen orduan Ballarinek: “Urtetan eskatu dugunaren justu kontrakoa ahalbidetzen du; arazoa handitu egingo da”.