Izurtzan, Eguenetako Klubagaz zelan jarraitu erabakiko dute asteon

Anboto 2015ko urt. 12a, 09:37

Eguenetako Klubaren sustatzaile nagusi izan den Cristina Morak taldea utzi du, Miguel Delibes idazlearen gaineko Nadie llora a Don Ambrosio antzezlaneko gidoilari eta zuzendari zereginetan lanpetuta dabilelako. Beraz, Egunetako Klubeko lagunak datorren eguenean batzartuko dira, klubagaz zelan jarraitu erabakitzeko: “Ez dakigu zelako egituragaz, baina batzen jarraituko dugu, hartu-emanak mantentzeko gune ona delako”, esan du klubeko Toñi Jimenezek.


Bitaño kultur elkarteko Cristina Moraren ekimenez, orain lau urte sortu zuten Eguenetako Kluba. Izurtzarren arteko hartu-emanak sendotzea zuen helburu, askotariko ikastaroak antolatuta. Jubilatuen egoitzan batu izan dira, eta, jubilatuekin hasi bazen ere, denbora joan ahala, adin askotako jendea batu da eguenetako hitzordura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!