Beste omendu batzuk ere izan dira asteon. Astelehenean, Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteak Azkonizaga jatetxean egindako bazkarian, Mari Tere Irastorza omendu zuten, urtetan batzordean egindako lanagatik. Beragaz batera beste jubilatu bi ere omendu zituzten, urteroko ohiturari eutsita: Rafael Ajuria eta Mari Angeles Gorrotxategi.