Eusko Labeldun pintxoak
Eusko Label ziurtagiria duten pintxoen erretegia ere prestatuko dute. Herrikoentzat doan izango da, eta kanpotarrek, azokan zer edo zer erosten badute, deskontuak eskuratuko dituzte.
IV. Izurtzako Gaztardogi Azoka antolatuko dute abenduaren 6an, San Nikolas egunez, herriko pilotalekuan. Goizeko 11:00etatik 15:00etara baserriko produktuez betetako hemezortzi stand jarriko dituztela azaldu du Luis Ballarin alkateak. Gazta, ardoa eta ogia dira azoka honetako produktu izarrak. “Gehienak Durangaldekoak dira. Hala ere, beste lurralde batzuetatik ere etorriko dira. Iparraldetik pate ekoizle bat etorriko da, esaterako”. Izurtzako bost artisauren postuekin biribilduko dute aurtengo azoka.