Behin-behinean onartu dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorra

Anboto 2014ko azaroaren 10a

Hiri Antolmendurako Plan Orokorra (HAPO) behin-behinean onartu zuten martitzeneko udalbatzarrean gobernu taldearen aldeko botoekin. EAJk aurka bozkatu zuen.


Herritarren artean galdeketa egin ostean, iaz ere onartu zuten plana behin-behinen, baina Jaurlaritzako eta Aldundiko organoek aldaketa estrukturalak ezarri zizkioten: saihesbidea planetik atera, eta eraiki daitezkeen etxebizitza kopurua gutxitu behar izan dute, 90 bizilekuetatik 45era.

EAJren ustez, gobernu taldeak “bazekien zein zen errealitatea” aurreko plana onartu zenean; ondoren, herritarrei berriro zuzenean informatu ez izana salatu zuen.

Aurreko legegintzaldiko gobernu taldeko Iker Ballarinen ustez, saihesbidearen gainean “borondate politikoa egon balitz, onartuko zen; badakigu Aldundian nortzuek agintzen duten”. Luis Ballarin (Bildu) alkatearen esanetan, “alferrik da berriro herri batzarra deitzea, erabakiak goiko organoetatik inposatuta datozenean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!