Azarorako Bitañoko uso paseen zozketa egingo du San Iurgik

Anboto 2014ko irailaren 30a

San Iurgi ehiza eta arrantza elkarteak azaroan Bitañoko uso paseen guneak erabiltzeko zozketa egingo du urriaren 3an, 20:00etan, Argintxu elkartean. Urrirako paseen zozketa orain aste bi egin zuten.

Zozketan parte hartu ahal izateko, eskaera orria entregatzeko epea gaur amaituko da, 20:00etan. Eskaera orriak Herriko Tabernan jaso daitezke, eta nortasun agiriaren fotokopiagaz eta telefono kontaktuagaz San Iurgik Bitaño auzoan (Mosolotokin) duen buzoian utzi behar dira.

Behin zozketa orokorra egin ostean, paseak zazpi egun joan aurretik batu beharko dira Argintxun, 19:00etatik 21:00etara. Paseak epe horren barruan batzen ez badira, eskaera egiten duen lehen ehiztariari esleituko dizkiote urriaren 10etik aurrera.

San Iurgi ehiza eta arrantza elkartea iaz sortu zuten hainbat izurtzarren artean, eta oraingo hau da elkarteak bere ibilbidean egingo duen aurreneko zozketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!