Iker Jakak jaietako kartel lehiaketa irabazi du bigarren bider

Anboto 2014ko uzt. 14a, 19:45

Iker Jaka Barandikak irabazi du aurten Izurtzako jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa. Lau bider aurkeztu da lehiaketa horretara, eta aurtengoagaz gainera 2012koa ere irabazi zuen.

 

Kultura Batzordeak bost parte-hartzaileren artean hautatu du. Jakak 20 urte ditu, eta Zientzia Politikoak ikasten dabil Leioako unibertsitatean; diseinu lana asko gustatzen zaion hobby bat dela dio. Eibartarra izanagatik, badu Izurtzagaz lotura, izeko bat Etxano auzoan bizi duelako.Kartela egituratzeko orduan jaietako hainbat ekintza eta herriko hainbat eraikin sartu ditu: pilotalekua, tortilla txapelketa eta musikariak, adibidez. “Jaien izaera herrikoian oinarritu naiz kartela zelan diseinatu erabakitzerako orduan”, azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!