Ekainaren 20ra arte luzatu dute jaietako kartel lehiaketa

Anboto 2014ko ekainaren 17a

Izurtzako jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren epea gaur amaitzen zen, baina udalak beste astebez luzatzea erabaki du. Horrela, ekainaren 20ko 13:00ak arte aurkeztu daitezke lanak udaletxean.


Kartelak mezu hau izan behar du nahi eta nahi ez: Izurtzako jaiak 2014. Jaietako ezaugarriren bat ere islatu beharko du. Bestelako eskakizunei dagokienez, kartela lantzeko teknika librea da, eta udaletxean entregatzerako orduan lanek euskarri zurrun baten bidez babestuta eta behar den moduan jasota egon behar dute, zikindu edo hondatu ez daitezen.


Kartel lehiaketan parte hartu gura duenak udalaren webgunean eskuratu ditzake oinarri denak: www.izurtza.net.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!