Lehenengoz etorriko diren postuetako batek bigarren eskuko bizikletak salduko ditu, eta beste batek papera oinarri duen artisautza lantzen du. Horiekin batera, zestak, nagusientzako zein umeentzako arropa, liburuak eta oinetakoak egongo dira eskuragarri, esaterako. Zortzi postu izurtzarrek beteko dituzte, eta, besteak beste, Zalla, Mungia, Bermeo eta Bilbotik etorritakoak ere izango dira.
Iazko lehenengo aldiak izandako “harrera onaren” ondoren, aurten berriro bigarren eskuko produktuen azoka antolatzea erabaki du Cristina Mora izurtzarrak: “Bisitariak zein postuetan egon zirenak pozik geratu ziren azokagaz; horregatik antolatuko dugu aurten ere”.