Jaietarako kartel lehiaketa abian dago ekainaren 13ra arte

Anboto 2014ko maiatzaren 18a

Izurtzako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu du udalak. Ekainaren 13ko 13:00ak arte aurkeztu daitezke lanak Izurtzako udaletxean. Kultura Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratutako kartel irabazleak 250 euroko saria jasoko du.


Kartelaren neurriak 50x70 zentimetrokoa izan behar du eta ondorengo testu hau jaso beharko du nahitaez: “Izurtzako jaiak 2014”. Jai horren ezaugarriren bat ere agertu beharko da kartelean, eta berori lantzeko teknika librea izango da. Entregatzerako orduan lanek euskarri zurrun baten bidez babestuta eta behar bezala jasota egon beharko dute, hondatu ez daitezen.


Interesa dutenek kartel lehiaketari buruzko oinarri guztiak www.izurtza.net webgunean dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!