Giza eskubideen gaineko dokumentala egin dute

Anboto 2014ko mai. 3a, 09:00

Cristina Mora da zuzendaria eta, besteak beste, Izurtzako hainbat lagunen iritziak jaso dituzte.

 

Amnesty International Gobernuz Kanpoko Erakundeak giza eskubideen gaineko dokumental lehiaketa antolatu du, eta Izurtzan bizi den Cristina Moraren ekimenez, Giza eskubideak, kaleko ahotsa dokumentala osatu eta lehiaketara aurkeztu dute. Dokumental horretan, azken aldian Melillako mugan hesia igaro gura duten etorkinekin gertatzen ari dena hartu dute gaitzat. 22 minutuko dokumentalean hainbat izurtzarren iritziak jaso dituzte. Zehazki, galdera biri emandako erantzunak jasotzen dira: “Ulertzen duzu etorkinek muga gainditu gura izatea? Sentsibilizazio kanpainak beharrezko ikusten dituzu?”. Dokumentalean hainbat ondorio atera dituzte. Horietako bat da Afrikako hainbat herrialde garatzeko bideratzen den diruaren zatirik handiena ez dela herritarrengana heltzen, eta horrela zaila dela garapena lortzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!