EAJk dio udaleko gaien berri prentsaren bidez izaten duela

Anboto 2014ko api. 8a, 11:19

Garauntzan eraiki gura dituzten etxebizitzen diseinua
Izurtzako EAJko zinegotziek prentsa oharrean jakitera eman dutenez, Izurtzako Bilduko gobernu taldeak prentsaren bidez informatzen ditu. “Gaur, apirilak 7, oraindik ez dakigu ezer udaletxetik herrian garatuko diren etxebizitza sozialen proiektuaren, eta hauek izango dituztene estatutuen inguruan”.

 

Gaineratu dutenez, “tristuraz ikusten dugu agertzen diren gaiak hirigintza batzordeetan landu ez direlako”. Jeltzaleek azaldu dutenez, “ahoz informatu gaituzte eta oraindik erabaki hori ez da berretsi udaletxean”. 

EAJk dio ulertzen duela udaletxearen proiektua “bideragarri” egin behar dela,  “baina EAJtik etxebizitza horiek herritarrentzako bakarrik izatea defendatuko dugu, eskualdekoak ongietorriak izan arren”. 

Era berean, udalak zazpi garaje eta pisu bat erosiko dituela azaldu du EAJk. “Udaletxearen erabaki bat baldin bada, gainontzeko alderdi politikoei informatu behar zaie, komunikabideetan atera baino lehen”.

Luis José Ballarin alkateak kritika honen aurrean adierazi duenez, horrelako polekimek ez dute zentzurik. Oskar Zarrabeitia EAJko zinegotziari  hurrengo egunean azaldu ziola gaia gaineratu du alkateak. Bilduk ere EAJk publiko egindako albiste batzuk prentsaren bidez ezagutu dituela dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!