Urteko batzar orokorra egin dute Erdoitzako Andra Mari jubilatuen elkartean. Elkartea 29 lagunek osatzen dute, eta 20 batu ziren batzarrera. Besteak beste, zuzendaritza batzordea berritu zuten; sei lagunez osatua dago, eta bi urterik behin berritzen dute. Seitik lauk karguan jarraituko dute datozen urte bietan: Karmelo Irastorza presidenteak, Miren Irigoras presidente ordeak, Rebeca Barandika idazkariak eta Ludi de la Verdura batzordekideak. Horrela, Irastorzak bigarren bider segidan eramango du elkartearen gidaritza. Zuzendaritza batzordera batu diren kide berri biak, aldiz, honako hauek dira: Maria Luisa Zufiaurre diruzaina eta Mila Albistegi batzordekidea.