Gaur jokatuko dituzte pala txapelketako finalak

Anboto 2014ko martxoaren 15a

Hilabete eta erdiko ibiliaren ostean, gaur jokatuko dituzte Izurtzako Pala Txapelketa amateurreko finalak. Goizeko 11:00etan bigarren mailako finala jokatuko dute, eta 12:00etan lehen mailakoa.

 

Nagusien mailako finalak erabakita daude dagoeneko: Jabi Iriondok eta Miguel Alvarezek Iñaki Undagoitia eta Jon Arriagaren aurka jokatuko dute, lehiatua espero den finalean.

Bigarren mailako finalak gaurko finalerdietan erabakiko dituzte, 20:00etatik aurrera. Lehenengo partiduan Beñat Albizurik eta Ibai Gerenabarrenak Jose Luis Martinez eta Mikel Gonzalez izango dituzte kontrario. Martinezek 62 urte ditu, baina oraindik asko jokatzen du palan, antolatzaileek azaldu dutenez. Ondoren, Jon Unzuetak eta Jon Jauregik izurtzako bikote gazte baten kontra jokatuko du: Anartz Ajuriaren eta Zigor Gallastegiren kontra. Unzueta eta Jauregi dira faborito, baina izurtzarrak sorpresa ematen saiatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!