Izurtzako jubilatuen etxean Zaindu bizkarra izena duen ikastaroa hasi zuten astelehenean. Otsaila amaitu arteko astelehen guztietan eta martxoko lehenengo bietan egingo dute ikastaroa. Durangaldeko Amankomunazgoko Nagusien Dinamizazio Sailak bideratu du ikastaroa, eta doakoa da. Astelehenero 16:00etatik 17:30era izango dira eskolak.
Bertan bizkarra zaintzeko askotariko aholkuak emango ditu gaian aditua den batek: esaterako, lurrean dauden gauza pisutsuak jasotzeko zein den jarrerarik egokiena, eta zeintzuk ekidin behar diren azalduko du. Gainera, esandakoa praktikan jartzeko modua ere izango dute, eta jubilatuen etxean bertan hainbat ariketa egingo dituzte jarrera okerrak zuzendu, eta ohitura hobeak hartzeko.