Udal materiala gordetzeko biltegi berri bat atondu du Izurtzako Udalak Arbizolako industriagunean. Garauntza izeneko pabiloiak dauden inguruan espazio huts bat zegoen, gela ireki baten egitura zuena. Gune hartan, itxi barik zegoen zatian, horma bat eraiki dute hormigoizko blokeekin eta ate metaliko batekin. Horrela, 180 metro karratu dituen biltegi bat sortu dute. Kokapena gehiago zehaztuta, pabilioi berrien eta Katia enpresaren artean dagoen sarrera-bidearen azpialdean dago Izurtzako Udalaren biltegia. Atontze lanek 15.000 euro inguruko kostua izan dute. Argindarra eta ur-hargunea ere baditu gela berriak.