Pala txapelketa amateurra hasiko dute otsailean

Anboto 2014ko urt. 18a, 08:00

Palista profesional izandako Miguel Alvarezen ekimenari esker, otsaileko lehenengo astetik aurrera amateur mailako pala txapelketa egongo da jokoan Izurtzako pilotalekuan. Aspaldiko ohitura bat berreskuratzea du helburu, orain urte asko ere –1989an azkenengoz– pala txapelketak izaten zirelako herrian.

 

Txapelketa binaka izango da eta bikoteak maila bitan banatuko dituzte, bakoitzaren mailaren arabera. Horrela, partidu orekatuagoak ikusi ahalko dira. Ohiko zulodun palagaz eta gomazko pilotekin jokatuko da txapelketa. Maila bakoitzeko lehenengo lau sailkatuentzako sariak egongo dira. Maila bakoitzeko irabazleek txapela, garaikurra, ardo botila bana eta diru saria (izen-emate kopuruaren araberakoa) jasoko dute.

Urtarrilaren 29ra artekoa da izena emateko epea eta telefono honetara deituta eman daiteke:
653 056 085. Izen-ematea 20 euro izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!