Argintxu elkartean urteko batzar orokorra egingo dute gaur

Anboto 2014ko urt. 12a, 08:30

Argintxu elkarteak urteko batzar orokorrera deitu ditu bazkideak domekan, 11:30ean, elkartearen lokalean. Bertan hainbat gai jorratuko dituzte.

Aurreko batzarreko akta onartu ostean, amaitu berri den urtean egindako ekitaldien gaineko txostena azalduko dute. Horren ondoren, diru kontuak izango dituzte berbagai; 2013ko sarrerak eta gastuak alderatu eta elkartearen egoera ekonomikoaren balantzea egingo dute. Batzarreko azken aurreko puntuan kuoten gainean jardungo dute eta, ondoren, zuzendaritza-batzordea berrituko dute.

Domekako batzarrera joatearen garrantzia azpimarratu du oraindik elkartearen kudeaketaren ardura duen zuzendaritza-batzordeak. Eta justifikazio orria bete eta entregatzeko eskatu die bertaratu ezin daitezkeen bazkideei. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!