Webgune berriagaz udaleko izapide asko internet bidez egin daitezke

Anboto 2013ko abe. 10a, 08:30

Baimen eskaera eta errolda aldaketa lako izapideak webgunetik egin daitezke

Bizkaiko Foru Aldundiko Biscaytik ekimenaren barruan egindako elkarlanari esker, Izurtzako Udalak  webgunea eraberritu du. Helbidea aurreko bera da (www.izurtza.net), baina “platforma modernoagoa, intuiziozkoagoa eta erabilgarriagoa” dela asiderazi dute egileek.


Abantaila nagusietako bat da udaletxearekin askotariko izapideak internet bidez egin ahalko direla. Webguneak horixe du helburu nagusienetako bat. Ataletan banatuta, guztira, 62 udal tramite desberdin eskaintzen ditu: errolda edo bizileku aldaketen jakinarazpenak, askotariko baimen eta lizentzia eskaerak, diru-laguntzen eskaera, kexak eta iradokizunak…


Udalerriko informazio osoa


Webguneak, tramitazioak errazteaz gainera, udalerriko informazio osoa biltzen du atalka banatuta. Goialdean  ‘Bizi izan’ atalaren barruan, kultur eskaintzak, udaleko ikastaroak eta autobus garraioko ordutegia agertzen dira. Ondoan, herriko enpresa denen gaineko informazioa jaso daiteke eta hirugarren atal batean herriko toki turistikoen eta jairik garrantzitsuenen gaineko informazioa irakurri daiteke.


Gainera, beste atal batean udalbatzarretako akta guztiak eskuragarri ipini dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!