Atxilotu bi, txatartegi batean lapurreta egitea egotzita

Anboto 2013ko aza. 6a, 13:31

Martitzen arratsaldean Ertzaintzak 19 eta 22 urteko lagun bi atxilotu zituen Izurtzako txatartegi batean lapurreta egitea egotzita.

Martitzen arratsaldean, Ertzaintzak Izurtzako txatartegi bateko langileen deia jaso zuen. Lagun bi txatartegian lapurreta egiten harrapatu eta bertan atxikita zituztela jakinarazi zieten eta hirugarren batek ihes egin zuela furgoneta batean. Ertzaintza bertaratu eta atxikita zeuden lagun biak atxilotu zituen, 19 eta 22 urtekoak.

 

Salaketak dio burdinazko materialagaz betetako orga eramaten ari zirela aurkitu zituztela txatartegiko langileek. Horrez gainera, Ertzaintzak ikusi zuen enpresa ondoko hesiak zulo bat zuela. Horiek horrela, indarrez egindako lapurreta egotzi diete. Ihes egindakoaren furgoneta Durangoko udalatzaingoak aurkitu zuen handik gutxira, Durangon. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ikerketak irekita darrai, furgonetaren gidaria identifikatu dute eta bere bila dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!